
KONTZEPTUAK
Haurraren garapen psikologikoa eta emozionala ulertzeko, ezinbestekoa da barne-prozesu kontuan hartzea, askotan kanpotik zuzenean ikusten ez diren arren, haurraren jokabidean eta jolasean agerian geratzen direnak. Psikomotrizitatearen ikuspegitik, haurraren ekintzek, jolasak eta mugimenduek esanahi handia dute, bere barne munduaren adierazle baitira. Horregatik, deszentratzea, birseguratzea eta ekintza fantasma bezalako kontzeptuek aukera ematen digute haurrak bere burua nola eraikitzen duen, bere emozioak nola kudeaztzen dituen eta inguruko errealitatea nola ulertzen duen ulertzeko.
DESZENTRATZEA
Haurra deszentratzen denean, bere gorputzetik haratago doan distantzia hartzen du, bere burua eta kanpoko mundua bi errealitate direla ulertuz. Prozesu hau jolasa eta sinbolizazioaren bidez garatzen da, haurrak bere emozioak kudeatu eta besteen ikuspuntuak onartzen ikasten duen heinean, hau da, munduaren interpretazioa modu objetiboago batean egiteko gaitasuna garatzean. Horri esker, haurrak errealitate objektiboarekin konektatzeko gaitasuna lortzen du.
5-7 urte behar dira haurrek deszentratzee-gaitasun hori izan dezaten, hau da, haurra den hori eta kanpoko mundua bereizteko gai izateko. Adin hau eduki ezean, haurrak emozioek eta pentsamendu magikoek deformatutako ikuspegi batetik ikusiko du kanpoko mundua. Beraientzat, beraien zailtasunetatik aldentzeko modu bat da.
EKINTZA FANTASMA
Ekintzaren irudikapen inkontzientea da, "objektua" bisortzeko eta haren gainean jarduteko desioa eta atsegina da. Inkontzienteki bada ere, egiten ditugun ekintzak (jolasak, mugimenduak) barruan ditugun mamu eta angustiekin dute zerikusia. Hitz egiten duten gorputzak.
BIRSEGURATZEA
Hainbat ondoez sentituko ditu haurrak, hau da angustiak eta larritasunak. Haurrak larritasun horiek jolasaren plazeraren bidez arintzen eta gainditzen ditu eta horri deritzogu birseguratzea. Haurraren jolasa funtsezko prozesutzat hartu behar dugu, ezinbestekoa baita haurraren segurtasun afektiborako.
