ADIERAZPENA ETA KOMUNIKAZIOA



Haurrek mundua ezagutzeko eta ulertzeko duten modurik naturalena adieraztea eta komunikatzea da. Hitzaren, gorputzaren, musikaren edo sormenaren bidez, haurrek beren barne mundua kanporatzen dute, emozioak partekatu eta ingurunearekin harreman esanguratsuak eraikiz. Horregatik, adierazpena eta komunikazioa funtsezko arloa da haurtzaroko garapenean, haurrei beren burua ezagutzeko eta besteei ulertzeko aukera ematen baitie.
Blog honetako atal honetan, adierazpen modu desberdinak landu dira, ikuspegi zabal eta integratzaile batetik. Alde batetik, ipuinak lantzen dira, haurren irudimena eta hizkuntza garatzeko tresna paregabe gisa; ipuinen munduan murgiltzeaz gain, ipuinak kontatzeko teknikak eta 1-2 urte bitarteko haurrentzat egokiak diren ipuinak ere aztertzen dira. Bestetik, musika-hizkuntza jorratzen da, erritmoaren, soinuaren eta gorputzaren bidez adierazteko aukerak eskainiz.
Horrez gain, adierazpen logiko-matematikoa ere lantzen da, haurrek pentsamendu logikoa eta ingurunea ulertzeko gaitasuna garatzen laguntzeko, betiere esperientzia eta manipulazioaren bidez. Azkenik, adierazpen plastikoa aztertzen da, sormenaren, esperimentazioaren eta materialen erabileraren bidez haurrek beren ideiak eta emozioak modu librean adieraz ditzaten.