MUSIKA-HIZKUNTZA

Haur hezkuntzak musika lantzeko oinarrizko ideiak azaltzen ditu, modu ulerterrazean. Lehenik eta behin, soinua eta isiltasuna zer diren azaltzen da, biak musikaren parte garrantzitsuak direla ulertzeko. Ondoren, soinuak nolakoak izan daitezkeen ikasten da, hau da, indartsuagoak edo ahulagoak, altuagoak edo baxuagoak, eta desberdinak direla bakoitza nondik datorren arabera. Horretarako, jolasak, entzutea eta praktikan egitea erabiltzen dira, haurrek pixkanaka barneratzeko. Gainera, musika-tresna ezberdinak ezagutzen dira eta ahotsa nola erabili eta zaindu ikasten da. Azkenik, erritmoa lantzeko jarduera bat proposatzen da, non haurrek gorputza, mugimendua eta soinua erabiliz musika sentitu, sortu eta gozatzeko aukera duten.

HIZKUNTZA MUSIKALAREN ELEMENTUAK

Musika gizakiaren adierazpen-modu unibertsalenetako bat da, eta haurrak oso txikitatik hasten dira musikarekin harremana garatzen. Jaio aurretik ere, haurrak inguruneko soinuak hautemateko gai dira, eta pixkanaka-pixkanaka gaitasun hori garatzen joaten dira. Soinua eta isiltasuna funtsezko elementuak dira: lehenak musika sortzeko oinarria eskaintzen du, eta bigarrenak, berriz, entzutea, arreta eta ulermena ahalbidetzen ditu.

SOINUA

Soinua musikaren oinarrizko elementua da. Garrantzitsua da ulertzea haurra jaio aurretik soinuekin kontaktuan dagoela, eta jaio ondoren hazten doan heinean bere aukerak eta musika-gaitasunak areagotuko dituela, batez ere, soinuak identifikatzen, imitatzen eta sortzen. Haurrak soinuak barneratzeko prozesu bat jarraitzen du, hau da, hasieran entzuten hasiko da, gero ezagutzen, ondoren erreproduzitzen eta azkenik sortzen hasiko da.


ISILTASUNA

Askotan pentsatzen dugu isiltasuna soinurik ez egotea dela, baina musikaren barruan oso elementu garrantzitsua da. Isiltasuna ezinbestekoa da arreta eta kontzentrazioa lortzeko eta soinua ulertzeko. Montessoriren arabera, isiltasuna kontrolarekin lotuta dago, hau da, gorputza geldirik dagoenean eta soinurik ez dagoenean, isiltasuna sortzen da. Gainera, isiltasuna lantzea ere oso garrantzitsua da edozien jarduera hasi aurretik giro egokia sortzeko. Horrela, haurra prest egoten da entzuteko eta ikasteko.   

SOINUAREN EZAUGARRIAK

Musika-mintzaira nahiko konplexua da, elementu askok osatzen dutelako. Horregatik, hobeto ulertzeko, elementuak banan-banan lantzen dira, haurrak elementu horiek barneratu ditzan eta gero, guztiak batera aurkeztuko zaizkio. Horrela, haurrak ez dira nahasten eta pixkanaka barneratzen dute musika. Elementu horien artean, soinuaren ezaugarriak oso garrantzitsuak dira. Haur-hezkuntzan has gaitezke lantzen, eta batez ere hiru aztertzen dira: intentsitatea, altuera eta tinbrea. Helburua, soinuak entzutean bereizten eta identifikatzen hastea da. Gainera, jolasen eta ariketa praktikoen bidez lantzen da, entzunez, imitatuz eta esperimentatuz. Horrela, musika ulertzea askoz errazagoa egiten da.

INTENTSITATEA

Ahul-gogor kontrastean oinarritzen den intentsitatea da. Abestiak edo erritmoak egiten ditugunean pixkanaka lantzen dira, eta entzuketetan ere identifikatuko ditugu. Hasieran, haurrek entzumenaren bidez bereizten dute, eta geroago terminoak eta grafiak sartzen dira.

Zentzumenen bidez, ahul-gogor mailaketa duten hainbat doinu entzutearen bidez jabetuko da haurra intentsitateaz hasierako etapa horretan. 

Doinu horiek hezitzaileak abestutako kantak izan daitezke, edo entzuketak. Intesntsitatea lantzeko beste modu bat erritmoak imitatzea da, adibidez, pandero batekin. Hezitzaileak panderoa jotzen du, eta haurrek intentsitate berdinarekin errepikatzen dute. Pixkanaka, ahula, erdigogorra eta gogorra bereizten hasten dira. Keinuekin ere landu daiteke, esaterako, eskuak elkartzen badira soinua ahula da eta aldetzen badira gogorra. Horrela haurrek errazago ulertzen dute. Azkenik, musika entzunez ere lantzen da.  


ALTUERA

Abesten denean erabiltzen den musika-eskala edo -erregistroa da soinuaren altuera. Kontzeptu hau beste batzuk baino zailagoa da ulertzeko, abstraktuagoa delako, baina adibide errezekin ondo landu daiteke.

Lehenengo pausua da haurrei erakustea ez direla soinu guztiak berdinak. Adibidez, gizon eta emakumeen ahotsak ezberdinak dira, edo animalia handiek eta txikiek ez dute ahots bera ateratzen. 

Horrela, soinu altuak eta soinu baxuak bereizten hasiko dira. Hizkera egokiarekin erabili behar ditugu termino horiek.

Kontzeptu hau lantzeko, ipuinak oso erabilgarriak dira, pertsonaiek ahots ezberdinak izaten dituztelako. Adibidez, Txanogorritxo ipuinean ahots altuak eta baxuak bereizi daitezke. Txontxongiloekin ere lan egin daiteke, ahots desberdinak eginez eta elkarrizketak asmatuz, haurrek modu dibertigarrian ikas dezaten.

Bestalde, musika-tresnekin ere lantzen da, esaterako, piano edo xilofonoan nota altuekin eta baxuekin landu dezakegu soinuen altuera. Mugimendua ere erabili daiteke, adibidez, soinu altuak entzutean gora mugitzea eta baxuak entzutean makurtzea. Horrela, haurrek entzuten dutena eta ikusten dutena lotzen hasiko dira. Azken finean, altuera ulertzeko garrantzitsuena entzutea, konparatzea eta praktikan jartzea da, modu sinple eta dinamiko batean. 


TINBREA

Soinua nondik datorren bereizteko balio duen ezaugarria da. Adibidez, nota bera entzun arren, ez da berdina piano bat edota gitarra bat jotzea, bakoitzak bere tinbre propioa duelako.

Haurrak txikitatik hasten dira tinbrea bereizten, adibidez, amaren eta aitaren ahotsak edo inguruko soinuak. Horregatik, kontzeptu hau lantzeko nahiko naturala da. Tinbrea lantzeko, musika-tresnak erabiltzea da erangikorrena, bakoitzak soinu ezberdina duelako. Jolasen bidez ere egin daiteke, adibidez, soinu bat entzun eta zein tresna edo ahots den asmatuz.  

MUSIKA TRESNEN MATERIALAREN ARABERAKO SAILAKAPENA ETA MUSIKA FAMILIAK

Musika-tresnak modu ezberdinetan sailka daitezke, eta horietako bat zein materialez eginda dauden kontuan hartzea da. Sailkapen hau erabilgarria da soinuaren jatorria eta tinbrea hobeto ulertzeko.   

Lau talde nagusi bereizten dira:

  • Mintzezko tresnak: larruz edo mintzez estalita daudenak, esaterako, danborra edo panderoa.

  • Metalezkoa tresnak: txindatak, triangeluka, tronpetak…

  • Egurrezko tresnak: kaxa txinatarra, xilofonoak…

  • Harizko tresnak: gitarra, pianoa eta biolina.


PERKUSIO-TRESNAK

Perkusio-tresnen familia, kolpekatuz edo astinduz jotzen diren tresnek osatzen dute.

Hiru familia nagusi daude:

  • Perkusio txikia: triangeluak, kaxa txinatarrak, kriskitinak…

  • Xaflen perkusioa: xilofonoa, matealofonoa…

  • Perkusio atala: dunbala, kaxa, txindata eta tinbalak.

HARI-TRESNAK

Hari-tresnen familia hiru taldetan bereizi daiteke:

  • Hari igurtziko tresnak: Arku batekin igurtziz jotzen dira, adibidez, biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua. Biolina da txikiena eta soinurik altuena da eta kontrabaxuak berriz, baxuena.

  • Hari pultsatutako tresnak: Hariak hatzekin pultsatuz jotzen dira, adibidez, harpa eta gitarra.

  • Hari kolpatutako tresnak: Tresna hauek kanpotik hatzekin jotzen dira, baina barruan mailu txiki batzuek hariak kolpatzen dituzte soinua sortzeko, adibidez, pianoa.

HAIZE-TRESNAK

Haize-familia bi taldetan banatzen da materialaren arabera. Haize-tresnek, soinua putz eginez sortzen dute.

  • Metaleko haize-tresnak: Metalez eginda daude, adibidez, tronpeta, tuba, tronboia...

  • Egurrezko haize-tresnak: Egurrez eginda daude, adibidez, txirula, klarinetea, fagota... 

AHOTSA ZAINTZEA ETA HEZTEA

Ahotsa gure lehenengo musika-tresna da, eta horregatik oso garrantzitsua da txikitatik ondo zaintzea eta erabiltzen ikastea. Horretarako, oinarrizkoa da arnasketa egokia lantzea, batez ere lasai arnasa hartzen ikastea. Gainera, ez da komeni oihukatzea edo ahotsa gehiegi behartzea, kalte egin dezakeelako. Jarrera ere garrantzitsua da, gorputza erlaxatuta egoteak ahotsa hobeto ateratzen laguntzen duelako.

Bestalde, ahotsa haztea ere lantzen da, hau da, abesten ikastea modu egokian. Horretarako, abesti errazak, jolas eta ahots-ariketak erabiltzen dira, pixkanaka kontrol handiagoa lortzeko. 

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar