GARAPEN KOGNITIBO ETA MOTORRA

Psikomotrizitatea haurraren garapena ulertzeko ikuspegi integrala da, gorputza eta adimena lotzen dituena. Mugimendua ez da jarduera fisiko hutsa, baizik eta haurraren hizkuntza naturala: bere emozioak, bizipenak eta pentsamenduak adierazteko modua.

Ikuspegi honetan, Bernard Aucouturier-en planteamenduan oinarrituta, haurra bere garapenaren protagonista da. Bere erritmoak eta beharrak errespetatzea funtsezkoa da, eta helduaren papera bidelagunarena da: segurtasuna eskaini eta hazteko aukera ematea. Mugimenduaren eta jolasaren bidez, haurrak bere burua ezagutzen du, besteekin harremantzen da eta mundua ulertzen hasten da.

Azken batean, psikomotrizitateak haurraren garapen integrala sustatzen du, autonomia, konfiantza, komunikazioa eta sormena indartuz. Gorputzetik abiatuta, pertsona osoa lantzen duen hezkuntza-begirada da.

Garapen kognitibo eta motorraren atal honetan, psikomotrizitatea zer den, zein helburu bilatzen diren, dituen printzipioak, psikomotrizitate saio baten egitura, psikomotrizistaren rola eta espazioa eta materiala aztertuko dira besteak beste.

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar