EGITURA

Psikomotrizitate saio baten egitura egitearen plazerretik pentsatzearen plazerrera igarotzeko diseinatuta dago, haurrari bere ekintza fisikotik hausnarketa kognitibora bidaiatzen lagunduz. 

Psikomotrizitatean bi erritu daude, sarrerakoa eta irteerakoa. Erritual hauek funtsezkoak dira saioari segurtasuna eta egitura emateko, haurrari espazioan kokatzen laguntzen baitiote, lasaitasuna eta konfiantza sortuz.  

Hasierako erritua: Une honetan ongi etorria ematen zaie, haurrek dakartena entzuten eta arauak zein proiektuak gogorarazten dira.

Ondoren, saioaren muina den adierazpen psikomotorraren txanda dator. Hemen, mugimendua, hezitzailearen behaketarekin, adierazpide bihurtzen da, hiru osagai uztartuz: alderdi neuromotorra (koordinazioa), afektiboa (emozioen hautematea) eta kognitiboa (pentsamenduaren antolaketa).

- Jolas sentsomotorea: Barneko segurtasuna lantzeko (suntsiketa, jauziak, erorketak edo ezkutaketa).

- Jolas sinbolikoak: Azaleko segurtasuna eta bizitza soziala identifikatzeko (rolak eta irudimeneko pertsonaiak).

Ekintza hauen baitan, haurrak egingo dituen ekintza inkontzienteak, ekintza fanstamak izan daitezke, hau da, ekintza horiek, haurrak barruan dituen mamu eta angustiekin izango du lotura. Ekintza hauek plazerrean egiten direnean, haurrak birseguratzea lortuko du, hau da, bere ondoez, larritasun eta angustiak jolasaren bidez gainditu eta segurtasuna lortuko du. 

Istorioaren tartea

Istorioak birseguratzen eta irudi psikikoak sortzen lagunduko dio haur askori, eta bere ondoezetik urruntzeko aukera emango diete irudiek.

Adierazpen plastiko edo grafikoa  

Saioan zehar, gorputza eta mugimenduaren bidez adierazten ditu bere pentsamenduak, tarte honetan berriz, haurrak deszentratzea lortuko du, hau da, haurra bere baitatik irtengo da eta munduaren interpretazioa modu objetiboagoan egiteko gaitasuna izango du, haurra pentsamendutik egitera pasako da.  

Irteerako erritua: Une honetan, bizitakoari hitza jartzen zaio, gertatutakoa buruan errepresentatuz eta esperientziari itxiera emanez. Egitura honek guztiak haurraren garapen osoa errespetatzen du, mugimendu fisikotik abiatu eta heldutasun kognitiborantz lagunduz. 

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar