IPUINA

IPUINEN MUNDUA: EZAUGARRIAK, OSAGAIAK ETA ONURAK 

Ipuinen jatorria zehaztea zaila den arren, ipuinak sortzen antzinan hasi ziren. Garai hartan, naturako egoerak eta gertakari sinboliko edo mitikoak bakarrik azaltzen ziren ipuinetan. Gainera, nahiz eta gaur egun, orokorrean ipuinak haurrentzako sortzen diren, garai hartan, helduentzako sortzen hasi ziren.

Ipuinak, dena gerta daiteken narrazio laburrak dira, non bertan, haurraren irudimena lantzen den. Bertan edozer kontatu daiteke beti ere modu labur eta interesgarrian, haurraren arreta erakartzeko. Ipuinak atenporalak direla esaten da, hau da, ez dira denbora jakin bati lotuta egoten eta edozein garaitan irakurtzeko aukera ematen dute, zentzua galdu gabe. Hainbat motatako pertsonaiak azaltzen dira ipuinetan, bertan azaltzen diren animaliek edo edozein objektuk pertsona baten ezaugarriak izan ditzazkete, eta ipuinean zehar, aldatzeko ahalmena izatea ere ohikoa izaten da, adibidez, animalia bat izatetik pertsona bat bihurtzera.

Ipuinek eragin handia izaten dute haurren garapenean eta hainbat osagaiez osatuta egoten dira. Batetik, osagai linguistikoak izaten dituzte ipuinek eta hitzak, esaldien egiturak, esanahiak… ezagutzen eta ulertzen joaten dira. Bestetik, haurraren irudimena pizteko eta garatzeko aproposak izaten dira eta beraien nahiak ipuinetan islatuta ikusten dituzte edota, beraien burua ikusten dute ipuinean, honek pertsonaiekin enpatizatzen laguntzen die.

Irudimenarekin lotuta, inguruneko osagaiak ere izaten dituzte ipuinek eta haurrak ezagutzen ez dituen lekuak ezagutzeko aukera izaten du, adibidez, ipuin batzuetan ohikoa izaten da zerua azaltzea eta pertsonaiak zerura joatea, kasu honetan, haurrai zeruaren irudia egiteko aukera ematen dio.

Osagaiekin jarraituz, adierazpenari dagokionez, ipuinek hainbat bide eskaintzen dituzte: marrazketa, musika, hitzezko adierazpena edo gorputzaren bidezkoa. Horri esker, umeek beren ideiak eta emozioak modu askotan kanporatzen ikasten dituzte. Honekin lotura eginez, osagai afektiboak ere aurkitu daitezke ipuinetan eta guraso eta hezitzaileekiko harremanak sendotzen laguntzen dute, emozioak ulertu eta adierazteko aukera emanez. Osagai psikologikoak eta sozialak aipatzekotan, haurrek pertsonaien ezaugarri eta bizitzan zehar bizi daitezken egoera ezberdinak ikusten dituzte, gizartean dauden rol ezberdinak ezagutuz.

Bukatzeko, ipuinek zentzumenetan ere eragina izaten dute eta besteak beste, entzumena, ikusmena eta ukimena estimulatzen dituzte, azken hau estimulatzeko, egokiak izaten dira testura ezberdinak ukitzeko aukera ematen dituzten liburuak.

Esan bezala ipuinek eragin zuzena izaten dute haurren garapenean, eta onura asko identifikatu daitezke. Hasteko, osagaietan aipatu bezala, hizkuntza lantzeko balio dute ipuinek. Bestetik, ipuinak askotan irakurriz eta haurrari denbora emanez, haurrak ipuinen egitura barneratzen joango dira, hau da, ipuinek hasiera bat, korapilo bat eta amaiera bat dutela. Ipuinek kontzentrazio handia eskatzen dute eta beraz, ipuinen bitartez, haurrek kontzentrazioa lantzen dute.

Kontzentrazioaren bitartez eta haurra ipuina ulertzen ari bada, jakin mina sortuko zaio eta horrek, haurraren arreta erakarriko du. Jakin minarekin batera, zalantzak eta ekintzen zergatiak argitzeko ere balioko dio haurrari ipuinak irakurtzeak eta gainera, inguruko haurrekin ideiak partekatzeko eta hortaz beste haurrekin harremantzeko aukera izango du haurrak. Honez gain, haurrak antsietate egoerak dituenean, tentsioa, agresibitatea edota beldurrak gainditzen ere lagundu dezake. Ipuinaren kontaketa erakargarria eta interesgarria izanez gero, haurrak literaturaz gozatuko du eta hortaz haurrak poza eta plazerra sentituko du, ipuinaren helburu nagusia betez.

IPUINAK KONTATZEKO TEKNIKAK

Ipuinak kontatzea ez da aukeratutako ipuina irakurtzea soilik, esperientzia bizi eta erakargarri bat sortzea da, haurren arreta piztu eta mantentzeko. Horretarako, funtsezkoa da tonua eta erritmoa egoki aukeratzea, isiluneak modu estrategikoan erabiltzea, eta pertsonaia ezberdin bakoitzari ahots bereziak ematea. Gainera, gorputz-adierazpenak, keinuek eta onomatopeiek kontakizuna aberasten dute, istorioari bizitasuna eta emozioa emanez. Inprobisazioak naturaltasuna ekartzen du, eta publikoaren arabera moldatzeak haurrek istorioarekin konektatzeko erraztasuna ematen du. Azken finean, helburua argia da: haurra ipuinaren munduan murgiltzea eta bere interesa piztea. Ipuina kontatzeko kontutan hartu beharreko ezaugarriak, ondorengo bideotik atera dira: BIDEOA

HELBURUA HAURRAREN INTERESA ETA JAKIN MINA PIZTEA

TONOA ETA ERRITMOA

ISILUNEAK

PERTSONAIAREN IZAERA

EZ BURUZ IKASI

ONOMATOPEIAK


GORPUTZ ADIERAZPENA

ADINAREN ARABERAKO IPUINEN AUKERAKETA ETA EZAUGARRIAK (1-6 urte)

Adinaren arabera, haurrentzako ipuinek ezaugarri ezberdinak dituzte, haurren garapen kognitibo, linguistiko eta emozionalera egokitzen direlako. 1 eta 2 urte bitarteko haurren kasuan, hizkuntza ikasten hasteko prozesuan daude: lehen hitzak eta lehen esaldi sinpleak erabiltzen hasten dira, baina helduaren laguntza behar dute ipuina irakurtzeko eta ulertzeko.

Liburua jolaserako objektu moduan erabiltzen dute, eta inguruko objektuak ezagutzen eta izendatzen hasten dira. Horregatik, ipuinetako ilustrazioak sinpleak, handiak eta errealak izan behar dira, kolore biziak erabiliz eta orrialde bakoitzean ekintza bakarra agertuz. Ez da ia testurik egoten hasieran, eta onomatopeiak, errimak eta errepikapenak erabiltzen dira arreta mantentzeko.

Gaiak, normalean, haurren ingurukoak izaten dira: animaliak, familia edo etxea, eta askotan liburu interaktiboak edo ukitzeko modukoak izaten dira. Adin honetarako egokiak diren ipuinen artean daude, besteak beste, "Kili-kili", "Non zaude ilargi?", "Egun on, gabon" edo "Nire etxea".

2 eta 4 urte bitartean aldiz, haurren hiztegia nabarmen handitzen da eta esaldiak osatzeko gai dira. Istorio sinpleak ulertzen hasten dira eta sekuentzia narratiboak jarraitzeko gai dira. Gainera, imitatzeko gaitasun handia dute iada, eta askotan liburuak "irakurtzen" dituzte irudien bidez. Ilustrazioei dagokienez, konplexutasun handiagoa dute: lehen eta bigarren planoak agertzen dira, ekintza jarraituak irudikatzen dira eta atzealdeak ere garrantzia hartzen du. Testua oraindik laburra da, baina esaldi sinpleak agertzen dira, eta gertakizunen segida da garrantzitsuena. Gaiak eguneroko esperientziekin lotuta egoten dira, hala nola familia, lagunak edo animaliak, baina fantasiazko elementuak ere sartzen hasten dira. Adin honetarako euskal ipuin egokiak dira, besteak beste, "Badakit bakarrik jazten", "Kaka putza", "Muntro arrosa" edo "Bainura!".

Azkenik, 4 eta 6 urte bitarteko haurrak ditugu, hauek, autonomia handiagoa dute eta inguruko mundua ulertzeko interesa garatzen dute. Portaera moralaren lehen oinarriak agertzen dira, hau da, zer den egokia eta zer ez bereizten hasten dira. Gainera, aurre-irakurketa eta aurre-idazketa prozesuan daude, eta liburuen edukiari gero eta garrantzi handiagoa ematen diote. Ilustrazioak landuagoak dira eta testua ulertzen laguntzeko balio dute. Koloreak ez dira hain biziak izan behar, pastelak ere erabil daitezke. Testuak pixkanaka luzeagoak dira, elkarrizketak agertzen dira baita errepikapenak ere. Gai nagusiak ipuin klasikoak eta fantastikoak izaten dira, irudimena garatzeko lagungarriak. Adin honetarako egokiak diren euskal ipuinen artean daude "Badatoz piratak" , "Tximeleta belarriak", "Elmer" eta "Amaliak txakur bat nahi du".

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar