
JOLASA

Haurtzaroan, ikaskuntza eta garapen soziala ez dira soilik testuinguru formalen bidez gertatzen, eguneroko jarduerek ere funtsezko rola dute, eta horien artean jolasa da garrantzitsuena. Jolasaren bidez, haurrek besteekin harremanetan jartzen ikasten dute eta pixkanaka gizartean moldatzeko behar dituzten trebetasunak garatzen dituzte.

JOLASAREN GARRANTZIA

Jolasa haurraren oinarrizko jarduera da, eta gizarte-garapenean oso garrantzitsua da. Eskolan, haurrak oso txikitatik jartzen dira harremanetan beste umeekin, eta harreman horiek gehienbat jolasaren bidez sortzen dira. Horregatik, jolasa ezinbestekoa da gizarte-trebetasunak garatzeko.
Alde batetik, jolasean haurrek besteekin bizitzen ikasten dute. Arauak errespetatzen, txandak itxaroten eta gatazkak konpontzen ikasten dute. Gainera, besteen iritziak eta sentimenduak kontuan hartzen hasten dira, eta horrek enpatia garatzen laguntzen du.
Bestetik, batzuetan jolasean norbera finkatzeko jokabideak agertzen dira, batez ere adin txikietan. Horrelako egoeren bidez, haurrek pixkanaka kontrolatzen ikasten dute euren portaera. Horrez gain, antzeko adinekoekin jolasteak garrantzi handia du, izan ere, adin berdinen artean sortzen direlako benetako harreman sozialak. Horrela, helduen gidaritza gutxiago dagoenez, haurrek beraien kabuz ikasi behar dute nola jokatu, eta horrek autonomia eta gaitasun sozialak indartzen ditu.

JOLAS LIBREA

Jolas librean, haurrek modu desberdinetan parte hartzen dute, eta parte-hartze hori adinaren arabera aldatzen doa. Hasieran, haurrek ez dute jarduera zehatzik egiten, hau da, haurrek ez dute jarduera zehatzik egiten eta beren gorputzarekin jolasten dute edo noraezean ibiltzen dira. Adibidez, oso txikiak direnean esku eta oinekin jolasten dute.
Geroago, banakako jarduerak agertzen dira. Kasu honetan, haurrek bakarrik jolasten dute, besteek zer egiten duten kontuan hartu gabe. Adibidez, haur bat pilotarekin egon daiteke eta beste bat panpinarekin, elkarri kasurik egin gabe. Ondoren, jokabide behatzailea agertzen da. Haurrek, besteek nola jolasten duten begiratzen dute, batzuetan galderak eginez, baina ez dute zuzenean parte hartzen. Horrela ere asko ikasten dute, adibidez, gatazkak nola sortzen diren eta nola konpontzen diren ikusita. Pixkanaka, jarduera paraleloa agertzen da. Haurrek beste haurren ondoan jolasten dute, materiala eta espazioa partekatuz, baina bakoitza bere jolasean murgilduta dago eta ez dute elkarrekin jolasten.

Aurrerago, asoziazio-jolasa sortzen da. Haurrek materiala eta espazioa partekatzen dituzte, baina oraindik ez dute helburu komun argirik. Bakoitzak bere modura jolasten du, nahiz eta batzuetan elkartu daitezkeen. Azkenik, lankidetza-jolasa agertzen da. Hemen, haurrek taldean jolasten dute helburu komun batekin, rolak banatzen dituzte eta elkarlanean aritzen dira. Adibidez, gaztelu bat eraikitzen badute, bakoitzak zati bat egin du (dorreak, zubia, etab.)
Orokorrean, jolas mota hauek haurren adinarekin lotuta daude. Txikienek bakarka edo modu sinpleagoan jolasten dute, eta handitu ahala, gero eta jolas sozialagoak eta antolatuagoak egiten dituzte. Hala ere, behatzea ere oso garrantzitsua da, haurrek horrela ere ikasten dutelako. Gainera, jolas mota batek bestea ordezkatzen ez duenez, haurrek denak konbinatzen dituzten garapenean zehar, eta horrela lortzen dituzte gizarte-trebetasunak.